domingo, 28 de diciembre de 2008

Kuba-Honduras kooperazio solidarioa

Cooperacion Solidaria
View SlideShare presentation or Upload your own.
Slideshare-n aurkitutako Kuba eta Hondurasen arteko kooperazio solidarioari buruzko power point-a.

Nire Eskaintza

...Etorri eta geure portuetan euren itsasontzietan ekarritako utopia guztiak galdu ez dituzten pertsona guztiei...

Koruña - Senegal osasun kooperazioa

Hona hemen nire blogean idatzitako elkar garapenaren ikuskizun bat adibide gisa. Adibideak, A Koruña eta Senegalen artean egindako osasun kooperazio bat erakusten digu.

Elkar garapenaren definizioak

Hiru eremu bereiztea baloratu dut eta horietatik hiru arrazoibide edo alderdi nagusi sortzen dira, hitz egiten ari naizena bereizi ahal izateko, igorlea aintzat hartuta: -Administrazioak, AECIa eta GRECO plana. -Lankidetzarako elkarteak eta asoziazio-mugimendua. -Etorkin-taldeak edo jatorriko lekuak.
GRECO plana eta AECI (Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentzia) Estatuko administrazioko instantzia horiek gaitasun handia dute elkar garapenaren barruko egoera neurri handian definitzeko; horietatik egiten den elkar garapenaren planteamendua, besteak beste, honako alderdi hauetan oinarriturik dago:

-Migrazio-jarioen kontrola jatorriko herrietarantz eta jatorrian egindako garapena, emigrazioa ekiditeko.

-Migratzaileen itzulketa euren jatorriko herrietara.

Lankidetza, asoziazio-eremuak

Helburua jatorriko zonetako eta lekuetako ezagupen onaz baliatzea da, eta zona horietan esku hartzeko aintzat hartu behar diren baldintzen ezagupenaz baliatzea ere bai. Egindako lanaren onarpena da, baita etorkin-taldeek lankidetza sustatzeko duten ahalmenaren onarpena ere.

Etorkinek bitartekaritzat duten eginkizuna jasotzen du, aintzat hartuta Iparraldeko eta Hegoaldeko errealitateak ondo ezagutzen dituztela.

Azken onuradunak, hemengo eta jatorriko lekuetako etorkin-elkarteak

-Etorkinen mugimenduetan beste pauso bat eman behar da, kasu batzuetan jatorri bereko etorkin-elkarteen federazioa planteatzen da, edo laguntzako plataformen sorrera, gainera, nazionalitate desberdineko elkarte-koordinakundeetako partaidetza eta halakoak ere planteatzen dira. Etorkina izatetik kooperantea izaterako pausoa.

-Toki nahiz eskualde mailako agintarien inplikazioa, garapenerako lehentasunezko sektoreak eta estrategiak identifikatzen dituen garapen planean oinarrituz.

-Iparraldearen eta hegoaldearen garrantzi haundiagorik edo txikiagorik gabeko garapena izan behar da. Lankidetza erlazioari dagokionez. Berdinetik berdinera Iparraldea eta Hegoaldea. Ez dira Iparraldeko irizpideak nagusitu behar.

-Ez da asoziazio-egituraren murrizpena edo desegitea eragin behar, horrek egituratu egiten baititu jatorriko gizarteko erreibindikazioak.

-Jatorriko herrietako behar izanen inguruko estrategietan oinarrituriko proiektuak, finantziazioaren erakarpenean oinarritu beharrean.

-Emakumeak jatorriko eskualdean duen egoera aintzat hartu behar da, generoko azterketak eginez; emakumearen emigrazioa eta askapeneko asoziazio-mugimendua. Hurrengo liburu hauetatik informazioa bildu ostean laburpen hau egin eta euskaratu egin dut:

-AIT AHMED,Ali.2004.La contribución de emigrantes marroquíes al desarrollo local.emigrantes de la provincia de Alhuecas.

-DIAO,A.2004.Migraciones y desarrollo local.El papel de las migraciones en el desarrollo de las comunidades de origen.

jueves, 18 de diciembre de 2008

Elkar garapenaren kontzeptua

Aspaldion gero eta sarriago hitz egiten da elkar garpenari buruz, baina badirudi kontzeptu horrek oraindik ez duela definizio argirik eta zehatzik, geu orientatzeko baliozkoa denik. Hitz berria denez, itxaropen handiak sortu dituenez, etab., agian, elkar garapenaren inguruko eztabaida orain arte egindako eztabaiden inguruan euskarritzea komeni da, gure ustez horiek aurrekari onak baitira geure lanean laguntzeko. Izan ere, garapenerako lankidetzaren inguruko esperientzia luzea eta jatorriko eskualdeen nahiz immigrazioaren eztabaida jaso dezakegu. Inguru hurbiletan dagoeneko aurreratuta dauden gauzetan euskarrituz, gaia eremu errealagotan oinarritu behar da, eta ez arazo guztien soluziotzat,horretarako makila magikoa bagenu bezala.

Lankidetzari buruzko eztabaidetatik honako hauek bezalako alderdiak berreskuratu behar ditugu:

-Garapen iraunkorreko proiektuak.

-Giza garapenekoak.

-Generoa kontuan hartzen dutenak.

-Herri indigenak, horien identitateak, hizkuntzak eta kulturak aintzat hartzen dituztenak.

Jatorriko eskualdeen eztabaideetatik:

-Helburua: Hegoaldearen benetako garapena, diferentziak iraunarazi barik.

-Iparraldeko alderdia eta Hegoaldeko lankidea maila berean jartzen diutzten dinamikak.

-Epe luzerako lanaren inguruko helburu adostuak.

-Jatorrian antolaturiko gizarte egitura edo mugimenduak sustatzea eta indartzea.

Inmigrazioaren eztabaideetatik:

-Mugak ixtera bideratzen ez diren politikak, pertsona emigranteei dagokionez.

-Integrazioaren bilaketa, eta ez kontrolaren bilaketa bakarrik.

-Autoktonoen lan merkatuari lehentasunik ez ematea, etorkinak bigarren mailan utzita.

-Hiritartasuna eta naziotasuna bereiztea.

Elkar garapenaren inguruko eztabaida argitzeko, elkar garapenaren beste bi definizio emango ditut:

-Elkar garapena, esangurarik hurbilekoan, toki jarduketaren barruko programak aipatzeko; programa horiek harrerako herriek sustatu nahiz finantzatu eta etorkinen jatorriko eskualdeetako toki garapena bideratzen dira; etorkinen eta horien elkarteen partaidetza aktiboa sustatzen da. Adiera zabalagoan, inmigrazio politikak eta garapenerako lankidetza politikak oinarritu behar dituen printzipioa da.

-Elkar garapena ikuspegi komunitariotik begiratuta, bi erakunde edo gehiagoaren arteko prozesutzat ulertuta; horiek migrazio-jarioen bidez lorturiko bi herrietan kokaturik daude eta, elkarrekiko hobaritako, bi herrietan edo bietariko batean egiteko moduko proiektuak eta jarduerak ezartzen dituzte, giza garapenean aurrerapausoak emateko.

Horrela, elkar garapenaren bi gizarteen aldi bereko eta elkar garapena da. Horren barruan gizarte hartzailea sartzen da, elkarrekiko aberasteai dagokionez, eta gainera, helburuak formulatzean aintzat hartzen dira bien helburuak, kulturen artekoa eta ez-hierarkikoa den ikuspegi batean oinarrituz.

Hurrengo liburu hauetatik informazioa bildu ostean laburpen hau egin eta euskaratu egin dut:

-ABAD,L.V.2004.Potencia marco codesarrollo y políticas de inmigración.

-MALGESINI,G.2005.Entre la inmigración y la cooperación en España.

lunes, 8 de diciembre de 2008

Sarrera

Elkar garapena zertan datzan jorratzea daukat helburutzat. Gaur egun kalean daukagun gai ezezagun honi buruzko hausnarketa egiten saiatuko naiz. Integrazio, parte hartze eta aberastasunaren banaketaren inguruan lan egingo dut.