miércoles, 7 de enero de 2009

Erakundeetako teknikariak

Erakundeetako teknikariei dagokionez, udalerrietako immigrazio teknikaria daukagu, zenbait erakundetako beste aditu batzuk ahztu barik. Immigrazioaren arloan lan egiten dutenak eta horretan interesa dutenak ez dira teknikariak bakarrik; hala eta guztiz ere, gaian ineteres handiena dutenak eurak dira.

Teknikari horiek ere murgildu egiten dira elkar garapenean, tokiko praktiketan eta esperientzietan oinarrituz. Horiek bidalketak aipatu dituzte elementu garrantzitsutzat eta horrek, dirudienez, garrantzi handiagoa dauka profesionalentzat eta laguntzako taldeentzat, etorkin-elkarteentzat baino; izan ere, elkar garapenaren definizioaren ezaugarrien barruan, jasota dago etorkinek jatorriko herrietara bidalitako diruak eragin positiboa duela euren herrian.

Betalde, esperientzia ere faktore garrantzitsua da elkar garapenaren kontzeptura hurbiltzeko, eta erakundeetan orain dela urte asko arlo garrantzitsua ezarri da, aintzat hartuta horretan egin den lana eta bideratzen diren partida ekonomikoak, garapenerako lankidetzat ezagutu izan denari dagokionez.

Apurka.apurka teknikariak sortu dira immigrazioari loturiko gaietan lan egiteko, eta horrela, eremu berria sortu da; horrek, errealitate berri horren beharrizanen eraginez, beste arlo batzuekiko loturak ezarri ditu, adibidez, enpleguarekin, etxebizitzarekin, kulturarekin eta lankidetzarekin.

Kulturaren arteko aniztasunari loturiko esperientzien eta era guztietako hondamendietaerako premiazko laguntzen ondorioz, zeharreko lana sortu da erakundeetan, eta garapenerako lankidetza ere lan mota horretan murgilduta dago, kontuan hartuta etorkin-elkarteek eta beste batzuek eskariak egiten dizkietela teknikari horiei, euren jatorriko komunitateetan era desberdineko proiektuak lantzeko.

Ez da ahaztu behar, behintzat oraingoz, garapenerako lankidetzak erakundeetan oraindik ere bere praktika berezia duela, era askotako proiektuak landu arren, eta horietan, berriz, immigrazioarekin lan egiten duten eragile guztiak sartzen dira. Erakundeetako elkar garapenaren gaiari dagokionez, gai horri garrantzi handia ematen zaio, erakundeetako beste arlo batekiko (lankidetza) elkarlana egin daitekeelako, baina oraingoz garrantzitsuena teknikari horiek eta etorkin-elkarteak finkatzea da. Elkar garapenaren kontzeptu berriak beste lankidetza-bide bat irekitzen du, baita praktika interesgarri bat ere, eta bertan, bi arlok (lankidetza eta immigrazioa) hobariak izan ditzakete lan eraginkorra egin ahal izateko.

Hurrengo liburu honetatik informazioa bildu ostean laburpen hau egin eta euskaratu egin dut:

-PADIAL,E;MARTIN,J;ELORZA,M.A;BILBAO,K.2006.Codesarrollo.

No hay comentarios: