Mostrando entradas con la etiqueta GKE. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta GKE. Mostrar todas las entradas

miércoles, 7 de enero de 2009

Esku hartzen duten elkarteen profila

Orokorrean, baldintza horiek jardunaldietan bizi izandako esperientzia askotan betetzen dira, baina elkarteen eguneroko praktikak, batzuetan, gainditu egiten dituzte etorkin elkarteen, etorkinei laguntzeko elkarteen eta GGKEen artean ezarritako aurretiazko desberdintasunak, elkarteen profil komplexuen bitartez. Asosiazio-mugimendua ez da eredu estandarizatua, izan ere, horren barruan, era askotako helburuak eta horiek lortzeko lanak sartzen dira, etorkinek era askotako prozesuetan partaidetza aktiboa izateko:

1.Iritsi berri diren pertsonen harrera eta laguntza

Helburu horri loturiko lanak dira legezko aholkularitza, lanaren arlokoa, enplegu nahiz etxebizitza bilaketa, osasuna zein hezkuntza,...

2.Zona pobretuen garapena

Jatorriko zonako esku-hartze proiektuak garatzea, Euskal edo Estatuko erakundeen finantziazioaren bitartez, jatorriko lankideekin koordinazioan.

3.Garapenarekiko sentsibilizazioa

Jatorriko zonetako errealitate sozio-politikoaren nahiz ekonomikoaren inguruko sentsibilizazioa eta garapenerako hezkuntzari loturiko jarduerak.

4.Kultura aniztasuna

Harrerako zonako hiritarrei etorkinen ohiturak, errealitatea, mundu-ikuspegia, folklorea eta abar ezagutarazteko jarduerak.

5.Talde identitatea

Talde barruko jarduerak, identitate nazionala, komunitarioa edota indigena mantentzeko.

6.Etorkinen desberdintasunaren salaketa

Etorkinen egoeraren inguruko sentsibilizazioa eta salaketa etorkinaren eskubideen eskaera eta hiritartasun eskakizuna, bertan direnei eta emigratzeko eskubideari buruz. Horrela, jarduera desberdinak garatzen dituzten erakundeak daude, eta horiek gainditu egin dute GGKEak, etorkinei laguntzeko elkarteak eta etorkin-elkarteak bereizten dituen eredu klasikoa. Izan ere, elkar garapenaren inguruko praktika egituratzeko eszenatokia osatzen duten elkarteetako kideen eta partaideen artean jatorri desberdineko pertsonak egon behar dira, eta horiek garapenaren eta immigrazioaren dimentsio guztietan hartuko dute parte.

Hurrengo liburu honetatik informazioa bildu ostean laburpen hau egin eta euskaratu egin dut:

-PADIAL,E;MARTIN,J;ELORZA,M.A;BILBAO,K.2006.Codesarrollo.

GKEak eta etorkinei laguntzeko elkarteak

Elkar garapenaren definizioa, garapeneko GKEetarako sortzen diren praktiketan, errealitateetan eta aldaketetan oinarrituz ematen da.

Hala eta guztiz ere, GKE horiek pentsatzen ari direna aztertu baino lehen, aintzat hartu behar da urteetatik hona lanean dabiltzan lankidetzako GKEen aniztasuna, garrantzia eta kopuru haundia. Beraz, kasu honetan, agian gertatzen ari diren eztabaidetarako hurbilketa egin behar da. Alde batetik, pertsona batzuek diote ez dagoela gaiari buruzko planteamendurik; hau da, lan egiten dute, baina oraingoz ez dute pentsatu etorkinekin edo etorkin-elkarteekin lan egitea ildo horretan elkarlana garatzeko.

Beste kasu batzuetan, lankidetzaren arloko elkarteek datorren immigrazioari laguntza emateko jarduketa egiten dute eta puntu komunak dituen lan bikoitza dute. Kasuren batean, lankidetza proiektuak lantzeko orduan harreman eta edota kontaktu jakinak erabili dituzte, baina leku batzuetan etorkin eta etorkin-elkarte gehiago agertzearen eraginez nolabaiteko lotura sortu du, eta horrela, lankidetza bikoitza garatu da alderdi guztiekin proiektu berdinak sortzeko orduan, euren komunitaterako etorkinen ezagupenaren bitartez loturiko lankidetzekin.

Halaber, premiazko egoera batzuei erantzutean, hurbildu dira etorkinen, euren elkarteen, etorkinei laguntzeko taldeen eta GKEen arteko posizioak, hondamen naturaleko zonetan laguntza azkarra eta eraginkorra eskaintzeko.

Kasu batzuetan, elkar garapenaren kontzeptuaren zehaztapenak garrantzi txikiagoa izan du, pertsona eta talde batzuek egiten dituzten planteamenduak baino, eta horien ustez lankidetzan immigrazioaren ikuspegia sartu behar da. Beste zenbait kasutan, sentsibilizazio eta salaketa lanaren eraginez, immigrazioaren errealitaterako hurbilketa egon da.

Hala eta guztiz ere, eragile horien artean etengabeko eztabaida dago lankidetzari buruz, eta beste kasu batzuetan, hausnarketa teorikoak egiten dira, kasu batzuetan lankideekin, eta horietan erantzuna eman nahi zaio elkar garapen kontzeptuari, horren barruan salaketa bezalako kontzeptuak sartuta; gainera, etorkinak, euren jatorriko herrietatik herri horien garapenaren subjektu aktiboak izateko aukerak ere aztertzen ari dira.

Hausnarketa teorikoa, bestalde, kontzeptu hori horrela erabili duten zenbait taldeetan ere egon da; izan ere, erabiltzen den definizioan elementu desberdinak biltzen dira; alde batetik, etorkinek jatorriko gizarteen garapenean duten partaidetza, eta bestetik, horien eta harrerako gizarteko bistanleen arteko elkar-eragina migrazioen errealitatearen ikuspegi zabalagoa izateko. Laguntzako elkarteei dagokionez, alde batetik, garapenerako lankidetzaren alderdietan lan egiten duten edo lanean dabiltzan elkarteak daude, eta beraz, une honetan immigrazioaren gaineko esperientziak baitituzte.

Etorkinen laguntzan soilik jardutenen kasuan, dirudienez, elkar garapen kontzeptua ez da euren lanaren erdigunea, eta batzuetan, gainera, badirudi garapenerako lankidetza eta elkar-garapen kontzeptuak bereizi nahi dituztela. Kasu honetan, antza denez, bi kontzeptu horietan ikusten duten desberdintasun nagusia hauxe da: elkar garapenean harrerako lekuetan ere lan egiten dela, batez ere salaketari eta sentsibilizazioari lotuta, eta lankidetza beste gauza bat izan daiteke. Kasu honetan, sareak sortu beharra nabarmendu dute batik bat, baita talde desberdinekiko harremanak garatu beharra; izan ere, arrazoibidea immigrazioaren egoeran eta gai honetan dabiltzan elkarteen ahultasunean oinarritzen da neurri handian.

Hurrengo liburu honetatik informazioa bildu ostean laburpen hau egin eta euskaratu egin dut:

-PADIAL,E;MARTIN,J;ELORZA,M.A;BILBAO,K.2006.Codesarrollo.