Mostrando entradas con la etiqueta Garapena. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Garapena. Mostrar todas las entradas

miércoles, 7 de enero de 2009

Jatorrizko zonak eta lekuak

Migrazioek pertsona, etxe eta komunitate mantenu eta biziraupen estrategiak izan daitezke. Hala eta guztiz ere, jatorriko herrietako lan-indarra murritu, lurzoruaren prezioa garestitu eta abar ere egin dezakete. Familiei dagokionez, emigrazioak hobetu egin dezake janarien, osasuanren, etxebizitzaren, hezkuntzaren eta abarren aldetik duten egoera. Ondorio horiek komunitatera edo gizarte osora hedatu ahal dira, eta horrek jatorriko zonen gainbehera ekidingo du.

Hala ere, jatorriko zonei dagokionez, immigrazioaren onuradun nagusiak ez dira etorkinen familiak komunitate osoa baizik, eta maila horretan jardun behar da, erraztasunak eta aurrerarpausoak emanez, bai administrazioetatik eta bai elkar garapenak izan ditzakeen gaianerako eragileen ekimenetik. Horrela, tokiko etorkin-elkarteak, euren egituraketa, antolamendua eta partaidetza erraztuz, garapenaren eragileak izango dirajatorriko herrietan, eta, zenbait arlotan, jatorriko komunitatea garatzen lagunduko dute: toki osasuna, hezkuntza, saneamendua, azpiegiturak, gizarte-egituraren eraketa,…

-Migrazioaren toki eta egitura mailako zergatiak aztertzea eta horietan jardutea; esate baterako, tokiko edo estatuko agintearen erabilera txarra, kanpo zorra, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko garapen desorekatua, Iparraldeko gobernuen inplikazio urria,…

-Prozesua indartzea; jatorriko lekuen eta harrerako tokien arteko lotura indartzea, baita garapenaren arloan ere.

-Etorkinen asoziazio-mugimendua indartzea; izan ere, hemen zenbat eta indar handiagoa izan, hainbat eta eragin handiagoa izango dute jatorriko lekuen garapenean.

-Etorkin-elkarteen lankidetza proiektuak eta ekintzak sustatzea, jatorriko lekuetan, baita diru-bidalketak baldintza egokietan iristea errazteko ekintzak ere; bidalketa horiek, izan ere, herri batzuen kasuan, Garapenerako Laguntza Ofizialak (GLO) baino bi aldiz handiagoak izaten dira.

-Berribertsioa sustatzea, tokiko produkzioan, edo laguntzak jatorriko zonako eta ekimen komunitarioko sektore zehatzetara bideratzea.

-Garapenerako lankidetzarako finantziazio publikoa eta proiektuak bilatzea, euren bi munduen ezagupenean eta motibazioan oinarrituz, eta horiekin GLOak osatzea.

-Ezagupen teknikoak erabiltzea, euren jatorriko zonetan.

-Aldaketa soziala, kulturala eta balioen aldaketa sustatzea, emakumeen eskubideak eta eginkizuna, aintzat hartuta hauetako askok emigrazten dutela.

-Lankidetza proiektuak identifikatzea eta formulatzea, kontuan hartuta zonako migrazioak eta horien ondorioak. Jatorriko barne edo kanpo politika sustatzea edo horren aurka egitea.

-Giza Eskubideak sustatzea.

-Tokiko giza garapena; etorkin-taldeak herri jakinetatik iritsitakoak izaten direnez, zentzuzkoa da lankidetza jatorriko zona edo herri horiekin garatzea.

-Migratzaileak, jatorrizko lekuetan sorturikoa merkaturatzen duten eragiletzat, sorturiko produktu horiek migratzaileek eurek eta beste batzuek kontsumitu ahal dituzte harrerako herrietan.

Hurrengo liburu hauetatik informazioa bildu ostean laburpen hau egin eta euskaratu egin dut:

-ATIENZA,J.2005.Las crisis del desarrollo y las migracoines.

-NYBERG,N.2005.El nexo entre migración y desarrollo:evidencias y opciones politicas.

jueves, 18 de diciembre de 2008

Elkar garapenaren kontzeptua

Aspaldion gero eta sarriago hitz egiten da elkar garpenari buruz, baina badirudi kontzeptu horrek oraindik ez duela definizio argirik eta zehatzik, geu orientatzeko baliozkoa denik. Hitz berria denez, itxaropen handiak sortu dituenez, etab., agian, elkar garapenaren inguruko eztabaida orain arte egindako eztabaiden inguruan euskarritzea komeni da, gure ustez horiek aurrekari onak baitira geure lanean laguntzeko. Izan ere, garapenerako lankidetzaren inguruko esperientzia luzea eta jatorriko eskualdeen nahiz immigrazioaren eztabaida jaso dezakegu. Inguru hurbiletan dagoeneko aurreratuta dauden gauzetan euskarrituz, gaia eremu errealagotan oinarritu behar da, eta ez arazo guztien soluziotzat,horretarako makila magikoa bagenu bezala.

Lankidetzari buruzko eztabaidetatik honako hauek bezalako alderdiak berreskuratu behar ditugu:

-Garapen iraunkorreko proiektuak.

-Giza garapenekoak.

-Generoa kontuan hartzen dutenak.

-Herri indigenak, horien identitateak, hizkuntzak eta kulturak aintzat hartzen dituztenak.

Jatorriko eskualdeen eztabaideetatik:

-Helburua: Hegoaldearen benetako garapena, diferentziak iraunarazi barik.

-Iparraldeko alderdia eta Hegoaldeko lankidea maila berean jartzen diutzten dinamikak.

-Epe luzerako lanaren inguruko helburu adostuak.

-Jatorrian antolaturiko gizarte egitura edo mugimenduak sustatzea eta indartzea.

Inmigrazioaren eztabaideetatik:

-Mugak ixtera bideratzen ez diren politikak, pertsona emigranteei dagokionez.

-Integrazioaren bilaketa, eta ez kontrolaren bilaketa bakarrik.

-Autoktonoen lan merkatuari lehentasunik ez ematea, etorkinak bigarren mailan utzita.

-Hiritartasuna eta naziotasuna bereiztea.

Elkar garapenaren inguruko eztabaida argitzeko, elkar garapenaren beste bi definizio emango ditut:

-Elkar garapena, esangurarik hurbilekoan, toki jarduketaren barruko programak aipatzeko; programa horiek harrerako herriek sustatu nahiz finantzatu eta etorkinen jatorriko eskualdeetako toki garapena bideratzen dira; etorkinen eta horien elkarteen partaidetza aktiboa sustatzen da. Adiera zabalagoan, inmigrazio politikak eta garapenerako lankidetza politikak oinarritu behar dituen printzipioa da.

-Elkar garapena ikuspegi komunitariotik begiratuta, bi erakunde edo gehiagoaren arteko prozesutzat ulertuta; horiek migrazio-jarioen bidez lorturiko bi herrietan kokaturik daude eta, elkarrekiko hobaritako, bi herrietan edo bietariko batean egiteko moduko proiektuak eta jarduerak ezartzen dituzte, giza garapenean aurrerapausoak emateko.

Horrela, elkar garapenaren bi gizarteen aldi bereko eta elkar garapena da. Horren barruan gizarte hartzailea sartzen da, elkarrekiko aberasteai dagokionez, eta gainera, helburuak formulatzean aintzat hartzen dira bien helburuak, kulturen artekoa eta ez-hierarkikoa den ikuspegi batean oinarrituz.

Hurrengo liburu hauetatik informazioa bildu ostean laburpen hau egin eta euskaratu egin dut:

-ABAD,L.V.2004.Potencia marco codesarrollo y políticas de inmigración.

-MALGESINI,G.2005.Entre la inmigración y la cooperación en España.

lunes, 8 de diciembre de 2008

Sarrera

Elkar garapena zertan datzan jorratzea daukat helburutzat. Gaur egun kalean daukagun gai ezezagun honi buruzko hausnarketa egiten saiatuko naiz. Integrazio, parte hartze eta aberastasunaren banaketaren inguruan lan egingo dut.