Mostrando entradas con la etiqueta etorkin-taldeak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta etorkin-taldeak. Mostrar todas las entradas

miércoles, 7 de enero de 2009

Etorkin elkarteak

Etorkin-elkarteek zalantza asko dituzte elkar garapenari dagokionez. Gainerako kasuetan bezala, kontzeptu horren esangura mugatzeko orduan, esperientzian oinarritzen dira, baina salbuespen batekin. Gainerako eragileak aldaketa jasaten ari dira, lan esperientziatan, beste talde nahiz erakunde batzuekiko harremanetan eta jarduketa modu berriei buruzko eztabaidetan zein hausnarketetan oinarrituz. Etorkin-elkarteen kasuan, berriz, etorkinek eurek nahiago dute garatzen diren esperientzien araberako definizioa sortzea, hau da, praktikan eta praktika horren edukian oinarritu nahi dira.

Agian, kritikoenak dira lankidetzarekin eta, dirudienez, ildo horren inguruko lana garatzearen aldekoak dira; horren ondorioz, definizioaren inguruko ikuspegian, lehenengo eta behin, gauzak egin behar dira eta, gero, elkar garapena nola zehazten den ikusiko da. Elkarte horien ustez, hala eta guztiz ere, ideia horrek ostopatu egiten du jatorriko komunitateekin lankidetza lana egiteko aukera, hau da, bidalketak ez dira lankidetza modu bakarra izan behar euren jatorriko zonetarako eta familietarako.

Aipagarria da eurek adierazitako alderdietariko bat eraginkortasunarena izatea; hau da, lankidetza egiteko "modu berri" hori jatorriko herrietan lankideak lortzeko modutzat hartzen dute, eta erakundeetan bide hori ondo ikusten pertsonak daude, lankidetzaren arloan egiten diren esfortzuak errentagarriak izateko. Aldi berean, dirudienez, estrategiaren inguruko konfidantza eza dago, erakundeetako proiektu guztien edo batzuen helburua etorkinak euren herrietara itzultzea eta, aldi berean, etorkin gehiagorik ez etortzea izateari dagokionez.

Hurrengo liburu honetatik informazioa bildu ostean laburpen hau egin eta euskaratu egin dut:

-PADIAL,E;MARTIN,J;ELORZA,M.A;BILBAO,K.2006.Codesarrollo.

Erakundeetako teknikariak

Erakundeetako teknikariei dagokionez, udalerrietako immigrazio teknikaria daukagu, zenbait erakundetako beste aditu batzuk ahztu barik. Immigrazioaren arloan lan egiten dutenak eta horretan interesa dutenak ez dira teknikariak bakarrik; hala eta guztiz ere, gaian ineteres handiena dutenak eurak dira.

Teknikari horiek ere murgildu egiten dira elkar garapenean, tokiko praktiketan eta esperientzietan oinarrituz. Horiek bidalketak aipatu dituzte elementu garrantzitsutzat eta horrek, dirudienez, garrantzi handiagoa dauka profesionalentzat eta laguntzako taldeentzat, etorkin-elkarteentzat baino; izan ere, elkar garapenaren definizioaren ezaugarrien barruan, jasota dago etorkinek jatorriko herrietara bidalitako diruak eragin positiboa duela euren herrian.

Betalde, esperientzia ere faktore garrantzitsua da elkar garapenaren kontzeptura hurbiltzeko, eta erakundeetan orain dela urte asko arlo garrantzitsua ezarri da, aintzat hartuta horretan egin den lana eta bideratzen diren partida ekonomikoak, garapenerako lankidetzat ezagutu izan denari dagokionez.

Apurka.apurka teknikariak sortu dira immigrazioari loturiko gaietan lan egiteko, eta horrela, eremu berria sortu da; horrek, errealitate berri horren beharrizanen eraginez, beste arlo batzuekiko loturak ezarri ditu, adibidez, enpleguarekin, etxebizitzarekin, kulturarekin eta lankidetzarekin.

Kulturaren arteko aniztasunari loturiko esperientzien eta era guztietako hondamendietaerako premiazko laguntzen ondorioz, zeharreko lana sortu da erakundeetan, eta garapenerako lankidetza ere lan mota horretan murgilduta dago, kontuan hartuta etorkin-elkarteek eta beste batzuek eskariak egiten dizkietela teknikari horiei, euren jatorriko komunitateetan era desberdineko proiektuak lantzeko.

Ez da ahaztu behar, behintzat oraingoz, garapenerako lankidetzak erakundeetan oraindik ere bere praktika berezia duela, era askotako proiektuak landu arren, eta horietan, berriz, immigrazioarekin lan egiten duten eragile guztiak sartzen dira. Erakundeetako elkar garapenaren gaiari dagokionez, gai horri garrantzi handia ematen zaio, erakundeetako beste arlo batekiko (lankidetza) elkarlana egin daitekeelako, baina oraingoz garrantzitsuena teknikari horiek eta etorkin-elkarteak finkatzea da. Elkar garapenaren kontzeptu berriak beste lankidetza-bide bat irekitzen du, baita praktika interesgarri bat ere, eta bertan, bi arlok (lankidetza eta immigrazioa) hobariak izan ditzakete lan eraginkorra egin ahal izateko.

Hurrengo liburu honetatik informazioa bildu ostean laburpen hau egin eta euskaratu egin dut:

-PADIAL,E;MARTIN,J;ELORZA,M.A;BILBAO,K.2006.Codesarrollo.

Harrerako zonak eta lekuak

Migrazioak, etorkin-taldeak, Europan garapenerako beharrezko baliabidetzat ikusita egotetik horretarako oztopotzat ikusita egotera igaro dira. ( Globalizazio Neoliberalen apustua, petrolioaren 1973ko krisia nahiz hedapeneko ekonomia zikloaren itxiera, mugen itxiera migrazioei, Europako identitateen krisia eta modernitatearen krisia). Badirudi, ez direla baloratu nahi etorkinek ekarritako alderdi positiboak:

-Migratzaileen lanarekiko eta euren lan-indarrarekiko mendekotasuna hemen, ekonomiaren zanbait sektoretan.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren mantenamenduan egindako ekarpenak, hori behin eta berriro zalantzan jartzen baita.

-Herri garatuetako biztanleria-piramidearen gaztetzea.

-Balioen, kulturaren eta abarren ekarpen positiboak, herri garatuetako gizarte indibidualizatuetara eta elkartasun gutxiagokoetara egindakoak,…

Halaber, esan behar da etorkin guztiek ez dutela dirurik bidaltzen eta guztiek ez dutela parterik hartzen elkarteetan nahiz taldeetan. Lehen esan dugunez, elkar garapena honako hauek bezalako parametroetan kokatu behar da:

-Garapenaren inguruko sentsibilizazioa eta hezkuntza, balio garrantzitsutzat, batik bat jatorriko lekuei, desoreka baldintzei, ezaugarri kulturalei, hizkuntzei eta abarri dagokionez.

-Inmigrazioak geure arteko kultura aniztasunaren balioa suspertzeko orduak duen eginkizuna, bizikidetza egokia garatzeko.

-Eraginpekoak eta interesekoak diren taldeen partaidetza baloratzearen garrantzia, demokrazia esku-hartzaileari dagokionez.

Nabarmendu nahi izan ditudan elkar garapenaren barriko lan egingarri horiek guztiek ez dute immigrazioaren inolako itzulketarik behar, behintzat ez dute behin betiko itzulketarik behar. Behar dena benetako lankidetza garatzea da, eragile guztiek esku-hartze plan egokia garatzeko: harrerako lekuetako nahiz eskualdeetako gobernuek edo agintariek, jatorriko lekuetakoek, migratzaile-taldeek eta gizarte-egiturak, bai harrerako eta bai jatorriko gizarteetan.

Hurrengo liburu honetatik informazioa bildu ostean laburpen hau egin eta euskaratu egin dut:

-NYBERG,N.2005.El nexo entre migración y desarrollo:evidencias y opciones politicas.

domingo, 28 de diciembre de 2008

Elkar garapenaren definizioak

Hiru eremu bereiztea baloratu dut eta horietatik hiru arrazoibide edo alderdi nagusi sortzen dira, hitz egiten ari naizena bereizi ahal izateko, igorlea aintzat hartuta: -Administrazioak, AECIa eta GRECO plana. -Lankidetzarako elkarteak eta asoziazio-mugimendua. -Etorkin-taldeak edo jatorriko lekuak.
GRECO plana eta AECI (Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentzia) Estatuko administrazioko instantzia horiek gaitasun handia dute elkar garapenaren barruko egoera neurri handian definitzeko; horietatik egiten den elkar garapenaren planteamendua, besteak beste, honako alderdi hauetan oinarriturik dago:

-Migrazio-jarioen kontrola jatorriko herrietarantz eta jatorrian egindako garapena, emigrazioa ekiditeko.

-Migratzaileen itzulketa euren jatorriko herrietara.

Lankidetza, asoziazio-eremuak

Helburua jatorriko zonetako eta lekuetako ezagupen onaz baliatzea da, eta zona horietan esku hartzeko aintzat hartu behar diren baldintzen ezagupenaz baliatzea ere bai. Egindako lanaren onarpena da, baita etorkin-taldeek lankidetza sustatzeko duten ahalmenaren onarpena ere.

Etorkinek bitartekaritzat duten eginkizuna jasotzen du, aintzat hartuta Iparraldeko eta Hegoaldeko errealitateak ondo ezagutzen dituztela.

Azken onuradunak, hemengo eta jatorriko lekuetako etorkin-elkarteak

-Etorkinen mugimenduetan beste pauso bat eman behar da, kasu batzuetan jatorri bereko etorkin-elkarteen federazioa planteatzen da, edo laguntzako plataformen sorrera, gainera, nazionalitate desberdineko elkarte-koordinakundeetako partaidetza eta halakoak ere planteatzen dira. Etorkina izatetik kooperantea izaterako pausoa.

-Toki nahiz eskualde mailako agintarien inplikazioa, garapenerako lehentasunezko sektoreak eta estrategiak identifikatzen dituen garapen planean oinarrituz.

-Iparraldearen eta hegoaldearen garrantzi haundiagorik edo txikiagorik gabeko garapena izan behar da. Lankidetza erlazioari dagokionez. Berdinetik berdinera Iparraldea eta Hegoaldea. Ez dira Iparraldeko irizpideak nagusitu behar.

-Ez da asoziazio-egituraren murrizpena edo desegitea eragin behar, horrek egituratu egiten baititu jatorriko gizarteko erreibindikazioak.

-Jatorriko herrietako behar izanen inguruko estrategietan oinarrituriko proiektuak, finantziazioaren erakarpenean oinarritu beharrean.

-Emakumeak jatorriko eskualdean duen egoera aintzat hartu behar da, generoko azterketak eginez; emakumearen emigrazioa eta askapeneko asoziazio-mugimendua. Hurrengo liburu hauetatik informazioa bildu ostean laburpen hau egin eta euskaratu egin dut:

-AIT AHMED,Ali.2004.La contribución de emigrantes marroquíes al desarrollo local.emigrantes de la provincia de Alhuecas.

-DIAO,A.2004.Migraciones y desarrollo local.El papel de las migraciones en el desarrollo de las comunidades de origen.